XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oinek automatikoki aurrera egiten zuten bitartean buruaren jirabira gelditu egin zitzaion beste behin, esan berri zuen zerbaitek eraginda: zer nolako ikaslea izan zen bera, Pantxo.

Horrenbeste urte iragan ziren harez geroztik!.

Umea izan zenik ere ez zuen ia gogoratzen; nolako umea ordea: bihurria, txintxoa, amatxuloa...?.

Bere haurtzaroko kaleetara itzuli zitzaion une batez oroimena, hainbeste zorakeria, gaiztakeria, asmakizun, jostaketa eta txilipurdi egindako kaleetara....

Hobe zuen hitzaldiarekin jarraitzea, bestela auskalo non edo zertan bukatuko zuen!.

- Eta, egia esan, nik ez dakit zuzen-zuzen zer irakatsi behar dizudan.

- Ez dakit pailazo ofizioa irakats daitekeen ere.

- Niri behintzat ez zidan inortxok ere erakutsi.

- Baina ez dizut esan nahi barruan beti halako joerarik, irrikarik edo izan dudanik.

- Ez horixe! Nik sekula ez nuen pentsatuko pailazo izaten bukatuko nuenik, pentsatu ere ez gero.

- Baina, halaxe egokitu zen eta, zer egingo diagu ba? Hartu.

- Hiri ere berdintsu gertatu zaik eta, hik ere moldatu egin behar.

- Baina ez larritu: ikasiko duk.

- Edozeinek egin dezake lan hau; horretarako sen pixka bat besterik ez duk behar, umorea, eta horretan saiatzea. Hik ba duk umorerik?.

Hau esaterakoan gogoratu zuen lehenbiziko aldiz hitzaldi guzti hartan aldamenean lagun bat zeramala, entzule.

Oinak behingoz geldierazi eta mutikoari begiratu zion: aztoratu samarturik zegoen hau, zer esan jakingo ez balu bezala edo.

- A, bueno, barkatu hika hitzegiteagatik - esan zuen Pantxok.

Azken esaldi honek hautsi bide zuen Platoren larritasuna, barrezka hasi bait zen bapatean.